XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Utopistatzat zuritu behar dugu M. jauna, utopia jenero oso garrantzikoa izan ditekealako.

Utopien historioa erabat aztertu duan Derroches soziologoak, une hontan oso egoki dakiguken hitz berri bat sartzen du, bere terminologian. (5) .

Izan ere, bereizkuntza argi bat egiten du egile honek, utopietan.

Utopia batzuk, denbora-pasa ta txakur-amets batzuk besterik ez dira.

Beste batzuk, berriz, Desroches-ek ukoopiak deitzen dituanak, alegia, historioa ulertzeko ez-ezik, baita ere historioaren bideak zuzentzeko ta aldatzeko balio dutenak dira.

Beraz ukoopi-egileak ez dira bakarrik amets-asmatzaileak, egiazko eragileak baizik.

M.-ren analisia utopia ez-baino ukoopia deitu beharko genuke, bera historioaren martxa aldatzeko gauza baiditeke, besteak beste.

Bestaldetik, M.-ren ukoopia hau, self-defeating deitzen diran igarpen hoietako bat dala esan beharko genuke.

Self-defeating eta self-fulfilling hitzak aita Merton zanak asmatuak dira eta Aranguren jaunak ere bere El marxismo como moral liburuan erabiltzen ditu.

M.-k igarpen bat egin du, gizarterik aurreratuenetan dialektika hilko dala esanaz.

Eta hain zuzen ere, igarpen hori egina danez gero, dialektika ez da hilko ote.

Contestation mugimendu dalakoak olatu berri bat sor-arazi du, gazteen artean, eta dialektika berriz ere agertu.

Hori dala-ta, M.-ren ukoopia self-defeating dala diogu.

M.-k ateka gorri batean gaudela esaten digu, dialektika gabeko Historiorik ez baiditeke izan.

Eta esan horrekin protesta mugimenduari bultz handi bat egiten dio, egin ere.

Baina horrelako atekatik zein moduz aterako geran ez dakiala aitortzen du berak.

Hau da, noski M.-ren teoriaren akatsik handiena.

Azterketa asko egin dira, aspaldi hontan, gizarte teknologikoaz.

Hoien artean M.-na da, behar bada, sakonena eta zorrotzena.